Gabonetako postontzia Sondikan

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Sondikoztarrek, abenduaren 19ra arte, Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak bidaltzeko aukera izango dute. Hauek postontzi magiko bat izango dute, Udal liburutegian, gutunak bidali ahal izateko. Udalak “lotsarik ez izatea” eskatzen die sondikoztarrei, eta mezu bat idaztera animatzen ditu herritarrak. Esan bezala, mezua bidaltzeko azken eguna abenduaren 19 izango da, barikua.