Bestalde, domekan, abenduak 21, “Solo” deituriko antzerkiaren emanaldia egongo da Kultur Etxean ere. Antzerki mutu honetan, pailazoei, eszenatokian ez daudenean, zer gertatzen zaien uztartzen da. Emanaldia arratsaldeko 17:30etan izango da eta sarreraren prezioa 10€-koa da.
Sarreren inguruan, bi kultur ekitaldietarako sarrerak kutxazainetan zein Kutxabank webgunean eros daitezke. Horrez gain, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, txarteldegian erosi ahalko dira, sarrerarik eskuragai egotekotan.