Zabalik dago gazteentzako gimnasioko laguntzak eskatzeko epea

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 12a

Sondikako Udala

Urtarrilaren 25era arte Sondikan erroldatuta eta langabezian dauden 16 eta 25 urte bitarteko gazteek zabalik dute gimnasioko laguntzak eskatzeko epea. Gauzak horrela, 2025eko kiroldegiko kostuaren %50 itzultzea eskatu dezakete.

Udaletik jakinarazi dutenez, gehienez 9.000 euro banatuko dituzte laguntzetan, eta onartutako eskabideetan kopuru hori gainditzen bada, banaketa proportzionalki egingo dute.

Bi modu daude eskaera egiteko. Batetik,  aurrez aurre Sondikako Udaleko erregistroan eskabide orria betez eta oinarrietan eskatzen den dokumentazioa erantsiz. Bestetik, modu telematikoan, esteka honen bidez. Interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute dokumentazioarekin batera, besteak beste, ordainagiria, Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren txostena eta, eskatuz gero, indarrean dagoen langabezia-txartela.

Naia Landa Sondikako alkateak nabarmendu du gimnasiorako laguntza programa beste urrats bat dela “kirola sustatzeko eta Sondikako gazteak babesteko dugun konpromisoan, kalitatezko instalazioetarako sarbidea erraztuz eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko".