Sondikako emakumeek bazkaria egingo dute martxoaren 7an

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 11

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperan, Sondikako Udalak eta Emakumeen Kontseiluak neska sondikoztarrak elkartu nahi ditu mahaiaren inguruan. Horretarako, bazkaria egingo dute martxoaren 7an Izarza jatetxean.

Antolatzaileek nabarmendu dute adin guztientzako bazkaria dela. Izen ematea zabalik dago 25 euroren truke liburutegian, eta izena emateko hurrengo eguna barikuan da, otsailak 13, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Horrez gain, otsailaren 27an ere aukera egongo da. Izena ematerakoan eskuz ordaindu behar da, baita menua erabaki ere.

Menuari dagokionez, gari-zainzuri entsalada, legatza edo entrekota eta pantxineta osatua egongo da ura, ardoa eta kafearekin. Martxoaren 7an 12:30etik 14:30era animazio musikatua egingo dute Merhezi taldearekin Ikurrinaren Plazatik aterata. 15:00etan elkartuko dira mahaiaren inguruan Izarza Jatetxean eta ondoren DJa egongo da.