Martxoaren 8a emakumeen “bizitzako arlo guztietan” duten “funtsezko papera” aitortzeko eguna dela diote: “Historian zehar emakumeak askotan ikusezin bihurtu gaituzte eta bigarren mailan utzi gaituzte, nahiz eta gure lanarekin eta konpromisoarekin gizartea sostengatu”.
Horregatik, martxoaren 8an arlo ezberdinetako emakumeak elkartu nahi dituzte: sortzaileak, artistak, musikariak, idazleak eta aktibistak. “Elkarrekin gure indar kolektiboa, aniztasuna eta mugimendu feministaren aberastasuna erakusten ditugu. Berdintasuna espazio guztietatik eraikitzen delako eta antolatuta indartsuagoak garelako”.
Egitaraua:
- 12:00: Sorgina Txirulina haur ikuskizuna. “Bertan, txikiek istorioak, zuzeneko musika eta dantzak gozatuko dituzte, balio hezitzaileak oinarri hartuta. Sorgina Txirulinaren eskutik, berdintasuna eta errespetua sustatzen dituzten ipuinak ezagutuko dituzte, ondo pasatuz”.
- 11:30-14:30: Ikurriña plazan, emakume sortzaile eta artisten postuak. “Emakumeen talentua babesteko eta ikusgarri egiteko gunea izango da”.
- 12:00: Taularden Auzokoa Herriko emakume trikitilariak.
- 13:00: Imaginautak proiektutik, Dafne Gonzálezek martxoaren 8aren harira olerki errezitaldia eta manifestuaren irakurketa. “Sistema zapaltzailearen aurrean ahotsa altxatzeko unea izango da, antolatzen eta borrokan jarraitzen dugula berretsiz”.