Barikura arte eman daiteke izena toki libreak dauden udal ikastaroetan

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 12a

Sondikako Udalak jakinarazi du toki libreak daudela apiriletik ekainera arteko zenbait ikastarotan. Horrenbestez, berriro izena emateko epea zabaldu dute eta barikura arte, martxoak 13, egongo da zabalik. 

Liburutegian eman behar da izena eta zozketa martxoaren 18an, 17:00etan, egingo dute, liburutegian bertan. Informazioa gehiago behar izatekotan, Hiritartasun Arlora deitzeko eskatu dute: 94 453 51 71.

Hurrengoak dira ikastaroak:

  • Zeramika I (apirilak 13-ekainak 15): Nagusientzat. Astelehenak, 19:00-21:00, Kultur Aretoa I.
  • Zeramika II (apirilak 15-ekainak 17): Nagusientzat. Eguaztenak, 19:00-21:00, Kultur Aretoa I.
  • Marrazketa eta Pintura (apirilak 14-ekainak 18):Nagusientzat. Martitzena-eguena, 19:00-21:00, Kultur Aretoa I.
  • Dantza modernoa (apirilak 14-ekainak 16): Nagusientzat. Martitzenak, 19:00-21:00, Artebe kiroldegia.
  • Antzerkia (apirilak 15-ekainak 17): Nagusientzat. Eguaztenak, 19:00-21:00, Sondikako Kultur Etxea.