3.600 bonu aterako ditu Sondikako Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 24a

Barikutik, martxoak 27, apirilaren 30era, beste urte batez, Sondikako Udalak abian jarriko du herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko Bonuen Kanpaina. Bonuak Udal liburutegian jarriko dituzte salgai, barikutik aurrera: 25 euroko 2.400 bonu eta 10 euroko 1.200 bonu (3.600 bonu guztira). Udalak, 30.000 euroko inbertsioa egin du aurten ere.