II. Udaberriko Kantaldia maiatzaren 16an egingo dute

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 27a

Sondikako Txuma Olague abesbatzak II. Udaberriko Kantaldia egingo du maiatzaren 16an, 19:00etan, San Joan Bautista elizan. Sondikako abesbatza ez da bakarrik egongo Zornotzako Xuxurlariak eta Logroñoko Coro con dos bemoles abesbatzen laguntza izango baitute.