Kategoriei dagokionez, 27 haurrek, 28 nerabek, 187 nagusik eta 68 beteranok eman dute izena. Hiru lasterketa antolatu dituzte, adinaren arabera banatuta: 10:30ean, 11:00etan eta 12:00etan hasiko dira. Sari banaketa 13:15ean osatuko dute, Goiri Plazan. Horrez gain, jarraian, Kittu taldeak girotuko du eguerdia.
Izena eman dutenek dortsalak jaso behar dituzte eta horretarako hiru egun zehaztu dituzte. Gaztañaga eta Aterpe tabernen artean egongo dira dortsalak banatzen. Beste korrikalari baten dortsala jaso nahi izatekotan NAN eraman behar dela gogoratu dute.
Dortsalak jasotzeko egunak eta orduak:
- Barikua: 17:30-20:30
- Zapatua: 11:00-13:00
- Domeka: 10:00-11:00