Abesbatzak Sondikan eta Txorierrin antolatutako ekintza kultural guztietan parte hartu du Euskal Herriko musika eta kultura hedatuz. Mota askotako musikak osatzen dute bere abesti bilduma: musika erlijiosoa zein profanoa, Euskal Herriko musika tradizionala zein modernoa, habanerak eta espiritual beltzak. Gaur egun 26 ahots nahasik osatzen dute abesbatza.