Eguenean eta barikuan epaituko dituzte 14. Balkoi Lehiaketako parte hartzaileak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 9a

Sondikako Udalak gogoratu du eguenean eta barikuan, ekainak 11 eta 12, epaituko dituztela 14. Balkoi Lehiaketako parte hartzaileen balkoien apainketa. Era berean, nabarmendu dute balkoiak prest egon behar direla eta identifikazio zenbakia ikusgai egon behar dela. Irabazleak ekainaren 24an emango dituzte ezagutzera, 18:00etan, San Juanetako jai eremuko sari banaketa ekitaldian.