Sondikako Udalak eta Eragintza Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Mikel Reina Barros

Helburu dute gizarte-inklusioa eta ongizatea sustatzea. Akordioari esker, Fundazioak Artebe kiroldegiko lorategia eta Gorondabeko kiroldegiko pista erabili ahal ditu bere jardueretarako. Eragintzak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laguntzen ditu gizarteratze eta laneratze prozesuetan.