Gaztañaga Berriak irabazi du VII. Sondika Pintxotan lehiaketa

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 17a

Antolatzaileek sortutako “giro ederra” eta tabernek erakutsitako “maila bikaina” nabarmendu dute. Azken jardunaldian, Miren eta Juantxuren pintxo begetarianoa nagusitu zen. Gaztañaga Berriak guztira 103,01 punturekin irabazi du, bigarren Amets izan da 90,75 punturekin, hirugarren Miren eta Juantxu 76,55 punturekin eta laugarren Batzokia 70,58 punturekin.