Ahal den neurrian, udalak eskatu du udaletxean egin beharrekoak beste edozein egunetarako uztea, adibidez, 944 53 50 10 telefonoaren bidez. Hain zuzen ere, lanak zenbait egunez luzatuko badira ere, itxiera eguaztenean, uztailak 22, bakarrik izango da. “Lan hauen helburua udaletxeko sarbidea irisgarriagoa egitea da, traba arkitektonikoak murriztuz”, azaldu dute udaletik..