Garbigune mugikorra Sondikan egongo da eguaztenetik, uztailak 29, abuztuaren 12ra arte. Zehazki, Txorierri Etorbidean, 22. eta 24. zenbakien artean, jarriko dute. Bertan, etxeko hondakin bereziak “modu eroso eta jasangarrian” uzteko aukera izango dute sondikoztarrek herri “garbiago” baten alde.