Jolastoki “inklusiboagoa, irisgarriagoa eta anitzagoa” sortu nahian

Mikel Reina Barros 2026ko irailaren 2a

Gorondagane eskolako patio inklusibo berria diseinatzen ari da Sondikako Udala, hezkuntza komunitatearekin elkarlanean. “Proiektuaren helburua ikasle guztientzako jolastoki inklusiboagoa, irisgarriagoa eta anitzagoa sortzea da, espazioaren erabilera berrantolatuz eta jolas nahiz ikaskuntzarako aukera berriak eskainiz”. 

“Diseinuak gune aktiboak eta lasaiagoak uztartuko ditu, haur guztien beharrei erantzuteko”. Udala diseinua modu partehartzailean lantzen ari da, ikastetxearen, familien, guraso elkartearen eta ikasleen ekarpenak jasoz. Lanaren fase honek 16.395,50 euroko aurrekontua izan du.