Zabalik dago Santa Kurtzeko jaietako lehiaketetan izena emateko epea

Mikel Reina Barros 2026ko irailaren 3a

Uda amaitzeko, Santa Kurtzeko jaiak ospatuko dituzte irailaren 11tik 14ra, Sondikan. Zenbait lehiaketa eta ekintza daude egitarauan, adibidez, Marmitako lehiaketa, Mozorro lehiaketa, Playback lehiaketa, Ginkana eta Haurrentzako marrazketa eta pintura lehiaketa. Horietan parte hartzeko izen emate epea zabalik dago dagoeneko.

Mozorro lehiaketa (irailak 11)

  • Izen ematea: irailaren 1etik 9ra, Liburutegian, Ludotekan zein Gaztetxean.
  • Izena emateko unean, desfilean erabiliko den abestia esan behar da (euskaraz izan beharko da).

Playback lehiaketa (irailak 11)

  • Izen ematea: irailaren 1etik 9ra, Liburutegian, Ludotekan zein Gaztetxean
  • Izena emateko unean, desfilean erabiliko den abestia esan behar da (euskaraz izan beharko da).

Marmitako lehiaketa (irailak 12)

  • Izen ematea: irailaren 1etik 4ra, Liburutegian. Eta egunean bertan, 09:00-12:00.
  • Etxolen eta toldoen alokairua: irailaren 1etik 4ra, Liburutegian (fidantza eta alokairu ordaindu beharko dira).

Ginkana (irailak 12)

  • Izen ematea: irailaren 1etik 7ra, Ludotekan zein Gaztetxean. Eta egunean bertan.
  • Bi kategoria: 3-7 urte (gutxienez guraso batez lagunduta). Eta 8-14 urte.

Haurrentzako marrazketa eta pintura lehiaketa (irailak 13)

  • Izen ematea: egunean bertan, 11:30ean.
  • Lau kategoria: 5-6 urte (2021-2020), 7-8 urte (2019-2018), 9-10 urte (2017-2016) eta 11-13 urte (2015-2013).