22 ikastaro aukeran, eta izena emateko epea irailaren 11ra arte

Mikel Reina Barros

2026-2027 ikasturtean 22 ikastaro eskainiko ditu Sondikako Udalak, urtekoak batzuk eta hiru hilekoak beste batzuk. Izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 11ra arte egongo da zabalik, liburutegian. Kontu korrontearen titulartasun ziurtagiria eraman behar dela izena emateko. Zozketa irailaren 21ean egingo dute, 17:00etan, liburutegian eta zerrendak hilaren 25ean argitaratuko dituzte, liburutegian bertan. 

Udalaren oharra: Sormena II haur ikastaroan 2018an eta 2019an jaiotako haurrek ere eman ahal izango dute izena, diptikoan, akats baten ondorioz, hala agertzen ez den arren​. Hiru ikastarotan aldaketak: Barre terapiak, Irakurketa klubak eta Gazteen irakurketa klubak hileko eguna aldatuko dute. Lehena, hileko lehen barikuan egitetik aurrerago zehaztuko den hileko bariku batean egitera pasatuko da. Eta azken biak, hileko lehen martitzenean egitetik aurrerago zehaztuko den hileko martitzen batean egitera pasatuko dira.