Kiroldegiak zabalik mantentzeko akordioa lortu dute

Mikel Reina Barros

Sondikako Udalak akordioa lortu du Gestisport enpresarekin kirol instalazioen kudeaketa kontratua adostasunez amaitzeko. Hitzarmenari esker, kiroldegiko zerbitzua normaltasunez emango da lizitazio berria martxan jarri arte. 

Udalak kiroldegiak zabalik mantenduko ditu, “Gorondaganeko ikasleei eta herriko elkarteei espazioak bermatuko dizkie, langileen baldintzak bermatuko ditu eta horniduren gastuak bere gain hartuko ditu”. Bestalde, Artebe, ohi bezala, itxita egon da abuztuan hobekuntza lanak egiteko, eta klimatizazio sistema berria urrian instalatuko dute.