Irailaren 26an ospatuko dute Aztarna Eguna, lehen aldiz

Mikel Reina Barros

Aztarna Gazte Taldeak egun osoko egitaraua prestatu du irailaren 26rako. Gauean, Aramu, 48280 eta DJ Vithy taldeek parte hartuko dute. Bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko 15 eurotan Goronda Beko kiroldegian, Artebe kiroldegian, Amets tabernan, Egarri tabernan, Geltoki tabernan eta futbol zelaian.

Lehen aldia da Aztarna Eguna antolatzen dute, hain zuzen ere, gazte taldea sortu eta urtebetera gutxi gorabehera. Behar bezala ospatzeko egun osoko egitaraua prestatu dute. Larrabarrena parkean egingo dute bazkaria eta eskatu dute interesa dutenek alergiarik edo intolerantziarik izatekotan edo barazkijale menua behar izatekotan jakinaraztea. 

Hori bai, argitu dute zergatik ez dioten beste herri batzuetan bezala Gazte Eguna deitu. “Arrazoia sinplea da: Aztarna taldea momentuz ez da guztiz independientea, beraz, gazte egunek daukaten izaera autogestionatua errespetatzeko helburuz, aurten egun honi Aztarna Eguna deitzea erabaki dogu. Hau behin-behineko pausoa baino ez da, eta ilusio handiz gabiz proiektu hau sortzen. Espero dogu hurrengo urteetan Gazte Eguna izenagaz ospatu ahal izatea. Bitartean, Aztarna Egunean elkar ikustea espero dugu”.

Egitaraua:

  • 13:00: Poteoa.
  • 15:00: Bazkaria eta bingo musikatua.
  • 17:00: Olinpiadak.
  • 19:30: Poteoa tabernetatik Perejilek taldearekin.
  • 22:00: Aramu, 48280 eta DJ Vithy.