Irailaren 17an eta 22an egingo dituzte aurrekontuetarako parte hartze bilerak

Mikel Reina Barros

Sondikako Udalak 2027ko aurrekontuetara begira herritarren iritzia jaso nahi du. Horretarako, parte hartze bilerak egingo ditu irailaren 17an eta 22an, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, liburutegian. Bileran, Naia Landa alkatea eta gobernu taldeko zinegotziak izango dira herritarren ekarpenak jasotzeko.