Sondikako Udalak asteburuan izandako istiluak gaitzetsi ditu

Mikel Reina Barros

Asteburuan, Santa Kurtzeko jaiak ospatzen ari zirenenean, gauez hainbat edukiontzi erre zituzten eta hainbat pertsonaren arteko liskarra egon zen. "Poliziaren esku-hartzea beharrezkoa izan zen, baina azkenean ez zen erasorik izan", adierazi dute.

Hain zuzen ere, Naia Landa alkateak ziurtatu du polizien jardunari esker, “egoera kontrolatu eta inplikatutako pertsonak eremutik atera” ahal izan zituztela. Alkateak azaldu duenez, udala Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin harremanetan dago gertatutakoari buruzko informazio guztia izateko.

"Ezin dugu onartu jokabide puntualek Sondikako herritarren gehiengo zabala normaltasunez, errespetuz eta giro onean gozatzen ari diren jaiak lausotzea. Bizikidetza ostopatzen duen edozein jokabide lekuz kanpo dago. Sondikak beti jakin izan du jaiak bizikidetzan ospatzen. Hori da egunotan ikusi nahi dugun Sondika eta gure udalerria ordezkatzen duena", adierazi du Landak.