TEK Sondika elkartea urte hasieran eratua izan eta gero, proiektua uztaileko osoko bilkuran onartu zen. Lehen fase honetan, 267 etxebizitza eta saltoki txikik atxikitzeko aukera izango dute eta bileren daten eta tokien berri Udalaren ohiko komunikabideetatik emango da.
Uztailean onartutako proiektuaren arabera, Gorondagane eskolako eta Goronda Beko kiroldegiko estalkietan eguzki-plakak jarriko dituzte. Sondikan bertan sortutako energia herritar eta saltoki txikien eskura jarriko dute, “energia fakturetan aurreztea sustatuz eta udalerriaren trantsizio energetikoari bultzada emanez”.