Basozabal futbol zelaiko belarra aldatu dute

Mikel Reina Barros

Basozabal futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanak osatu ditu Sondikako Udalak, “jokalarien segurtasuna bermatzeko eta CD Sondikari merezi dituen instalazioak eskaintzeko”. Lehen fasean, area txikietako belar hondatua ordezkatu dute. Hala ere, joko zelai osoa berrizteko asmoa daukate.