Gorondaganeko patio estaliko rokodromoa, prest

Mikel Reina Barros

Sondikako Udalak jakinarazi du Gorondaganeko patio estalian jarritako rokodromoa erabilgarri dagoela dagoeneko. Nabarmendu dute sondikoztar guztiek erabiltzekoa dela. Eskolako ordutegitik kanpo, aste barruan zein asteburuetan, herritar guztiek erabili ahal izango dute.