Aiala Uriarte, emakumezkoen Cafes Baque txapelketako lehen irabazlea

Mikel Reina Barros

Aiala Uriarte da aurten lehen aldiz antolatu den Cafes Baque txapelketako lehendabiziko txapelduna. Finalean, 18-9 irabazi zion joan den barikuan, azaroak 6, Onintza Galdosi Mañariako frontoian jokatu zen final handian.

Sondizkoztarrak etxerik eramandako gidoia bete zuen, hau da, ahalik eta hutsegiterik gutxien egin. Horrela, 4-1 aurreratu zen, eta finaleko lehen zatia berdindua izan bazen ere, Uriarte beti izan zen nagusi markagailuan. Sakea ezin hobeto baliatu zuen eta bere aurkaria mugituz, aulestiarraren hutsegiteak sortu zituen.  Bide arinetik, 18-9ko azken emaitzara heldu zen, txapelketako lehen txapeldunean bilakatuz.