<i>Jubilaroa</i> (Jubilazio+aroa)

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 9a, 10:04
Testua: Jabi Agirre, Zorrizketan euskara elkartearen kidea
Jubilaroa berbea entzukeran, era askotako burutazioak sortzen jakuz gure barruan. Umeak, gazteak edota helduak kolore ezbardinez margoztuko leukie jubilaroa, eta jubilatze sasoira hurreratzean, bakoitzaren jarrera be ziur ez dala bardina. Dana dala aurretiaz esan beharra dago, jubilaroa berbearen susterrera jo ezkero, poza eta alegrantzia adierazten dauela, ( behintzat latinerako jubilare-ren esangurea horixe da). Antza danez, derrigortutako lanaren morrontzatik aske izateak dakar aspaldi amesturiko poz eta zorioneko sasoi barri hori, baina bizitzaz gozatzeko ez dago jubilarora itxaron beharrik, izan be, zoritxarrez, bat baino gehiago ezagutu izan doguz, hain desiraturiko aro barrira heldu ez diranak Beraz, jubilaroari, pozaroari, umetatik heldu behar jako, bizitzaren edozein alditan gozatu beharra dogu; antxinakoen esaldia geurea eginaz: “carpe diem”, hau da, oratu gaurkoari, ez itxi denboreari ihes egiten, ez egon geldi geroa noiz etorriko. Aitaturikoak aintzat hartuta be, egia da bizimodua aurrera ataratzeko hainbat urtetan lan egin dauen pertsonea egoera barri baten aurrez aurre aurkitzen dala eta merezi dauela horretaz gogoeta egitea. Bide barriak zabaltzen dira, urteetan amestu eta bete ezin izan diran hainbat plan gauzatzeko erea be suerta leiteke. Aukerak ugariak dira baina azken baten norberak egin behar dau bere bidea, eta neurri handian lehengoari jarraituko beharko deutso; lasaiago, astitsuago baina indartsu eta gogotsu; ganera gizartearen partaide garenez besteakaz alkarlanean jarduteak indar eta gogo hau biderkatuko deusku.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).