Hormona batek nerabeen umore txarra azaltzen lagun lezake

Aikor aldizkaria 2007ko mar. 23a, 14:14

Iturria: www.canalsalud.info

New Yorkeko Downstate Osasun Zentroko ikertzaile-talde batek adierazitakoaren arabera, THP hormona gazteen portaera azaltzeko lagungarria izan liteke. Hormona hori gorputzak berak sortzen du, estresari aurre egiteko, eta helduak eta umeak baretzeko balio du. Nerabeengan, berriz, kontrako efektua du, herstura handitzen die-eta. Zientifikoek arratoi emeak erabili zituzten ikerketak egiteko, eta horien hormona THP hartu zuten oinarritzat. Lehen aipatutako efektua egiaztatu zuten, eta sortzen duen garun-mekanismoa azaldu zuten. Gauza bera pertsonengan gertatuko balitz, fenomenoak gazte askok dituzten umore-aldaketak eta portera azal litzake. TPH hormona berezko lasaigarria da. Herstura-egoera eman, eta handik minutu pare batzuetara sortzen du gorputzak. Horrek neurona-aktibitatea lasaitu, eta herstura gutxitu egiten du. Era berean, indibiduoari laguntzen dio egoera horretara egokitzen. Ikertzaile-taldeak arratoien neurona-aktibitatea eta portaera aztertu zituzten, haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan. Horrela, herstura-egoera baten aurrean jarri zituzten: 45 minutuan akrilikozko ontzi txiki batean izan zituzten, esperientzia klaustrofobiko bat simulatuz. Bertatik atera, eta handik 20 minutura arratoi txikiak zein helduak baretzen hasi ziren, baina “nerabeek” herstura handiagoa zuten. Ikertzaileen esanetan, TPH hormonak eragina izan zuen asaldura-handitzean, eta hori egiaztatzeko, beste motatako ikerketa batzuk egin zituzten. Hormonak bide molekularren bidez izaten du eragina neuronetan. Bide horiek errezeptore moduan ezagunak dira. Nerabezaroan arratoiek ohiko errezeptoreak, zituzten, baina beste bigarren mota bateko errezeptoreak ere bai. Hormona gehitu zitzaienean, erantzuna irritsua sortu zuten, erantzuna baretsua egin beharrean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).