Tontxu, kantautorea: “Urteak desamodioaz abesten egon eta gero, orain amodiozko abesti bat darabilt buruan”

Aikor aldizkaria 2007ko mai. 14a, 17:52
Testua eta argazkia: Eder Merino
Zigarro bat erretzen duen bitartean, gitarra hartzen du eskuan. Athleticen jokatzeko ilusioaz, Lezamara egindako bidaiak ditu gogoan. Bera Juan Ignacio Ipiña da, Tontxu kantautorea, eta gure artean egon zen Derioko Gurea Aretoan kontzertu akustiko bat eskaintzen. Bertan lortutako dirua Aspanovas elkartearentzat izan zen, minbizidun haurren gurasoen elkartearentzat, alegia. Orain produkzio lanetan dabil, eta berarekin solasalditxo txiki bat izan genuen. Nola bizi zara hobeto, zeure abesti propioak sortzen edo besteen abestiak produzitzen? Ezberdina da, orain gustura nago beste abeslarien abestiak produzitzen, gainera lehenengo aldia denez gogo gehiagorekin hartu dut. Hala ere, musikaren edozein aspektutan lan egiteak zoriontasunez betetzen nau. Musika familiagandik datorkizu, ezta? Beste zerbait ere? Bai, nire familian musika bizigaia da. Horrez gain, zintzotasuna, adiskidetasuna baloratzea, umiltasuna, etab… jaso dut familiarengandik. Orokorrean dena datorkit familiagandik, pertsona gehienei bezala. Abesti batekin gatazkaren bat konpontzerik bazenu, zein aukeratuko zenuke? Gertuen dudana aukeratuko nuke, Euskal Herriak jasaten duena, hain zuzen ere. Baina nik badut abesti bat, Erdian deitzen dena eta munduko gatazkez hitz egiten duena. Ahalko banu munduko gatazka guztiak konponduko nituzke; Saharakoa, Palestinakoa, etab… Palestinan eta Gran Hermano Vip 2 programan egon zara, etekinik eman al dizu horrelako leku ezberdinetan egon izanak? Palestinako esperientziaz zera ikasi nuen, gatazka ikaragarria jasaten ari den herria dela; eta Gran Hermano Vip 2 programan aldiz, ezer egin gabe telebistak famatu bihurtu ahal zaitzakeela ikasi nuen. Noren kontzerturik ez zenuke sekula ere galduko? James Taylor eta John Mayer ikaragarri gustatzen zaizkit. Azkenaldi honetan gehiago entzuten ditudalako. Zein abestiren bertsioa egingo zenuke? Yesterday abestiaren bertsioa, edo, bestela ere, Silvio Rodriguezen Pequeña serenata diurna. Oro har, niri egitea gustatuko zitzaidakeen abestiren bat. Zein abesti duzu momentu honetan bueltaka buruan? Maitasunezko bat, urte asko daramat desamodioaz abesten eta orain amodiozko bat sortu nahi dut. Ziklikoa da, bizitzaren uneen araberakoa. Horrez gain, nire hurrengoko lanaren izenburua dut buruan. En el nombre del padre, del hijo y del espíritu canto deituko da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).