Aurrerapen teknologikoak lehen sektorean ere ezart

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 13a, 11:00
Laborantza hidroponikoak hainbat abantaila eskaintzen dizkio baserritarrari
Berrikuntza teknologikoek gero eta eragin handiagoa dute gure bizitzako arlo guztietan, eta lehen sektorean ere sartuz joan dira pixkanaka-pixkanaka. Lezamako Jon Lekerika –Leke´s CB negutegia- eta Iban Bustinza –Sugastine baserria- horren lekukoak dira, izan ere, euren negutegietan hainbat teknika berri ezarri baitituzte. Horrela, laborantza hidroponikoaren alde egin dute. Teknika horren bidez ekoizten den produktuak ez du lurrik behar; barruan perlita eta ura dituzten estrukturetan landatzen da. Horrezaz gainera, laborantza mota horrek berokuntzako eta ureztatzeko sistema bereziak eskatzen dituzte, produktua era egokian haz dadin. Metodo tradizionalaren aldean, laborantza hidroponikoak abantaila asko eskaintzen dizkio baserritarrari: landatzen denetik merkatura ailegatzen den arte produktua kontrolpean izatea ahalbidetzen du, tenperatura eta hezetasunaren bitartez aleak kontrolatzen dira eta horren ondorioz gaixo gutxiago daude negutegietan, produkzioa urte osoan zehar izaten da, produkzioa handiagoa da eta produktuaren kalitatea ere hobea da. Horrezaz gainera, lana errazten dio baserritarrari eta bere bizi-kalitatea hobetzen du, produktuak zaintze gutxiago behar ditu-eta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).