Unai Basurkok Velux 5 Oceans estropadan 3. postua

Aikor aldizkaria 2007ko eka. 13a, 17:13
Testua eta argazkiak: Gaizka Eguskiza
Zelan laburbildu ia 160 egun bakarrik itsasoan... Unai Basurko saiatu da Zamudioko Dorretxean emandako hitzaldian. Portugaleteko nabigatzailea hainbat omenaldi jasotzen dabil Munduko bira amaitu denetik. Ez da gutxiagorako. Izan ere, 160 gizonek baino ez dute egin, eta gainera hirugarren postuan amaitu du Basurkok. Amaitzea nahikoa zen zuretzat eta zein postutan eta hirugarrenean amaitu duzu… Munduko bira egitea beti da zaila. Irteera marran egote hutsa kristorena da. Pentsatu 160 lagun baino ez direla mundua zeharkatzeko gauza izan. Beraz, hirugarren postuan egitea ametsa da. Betidanik esan duzu itsasoari begiratu behar diogula… Bai, eta hauxe da, alegia, goi-mailako kirol-proiektu horren helburua. Euskaldunon historiak eta kulturak behartzen gaituzte-eta. Eta horretarako animatu nahi dut jende guztia belan aritzera. Belak ez du garestia izan behar. Eta egiten duenak ez du sekula ere uzten. Hasiera batean, zorabioak ager daitezke –txikitan neu ere zorabiatzen nintzen–, baina gero desagertzen dira. Estropada oso zaila izan zen hasiera-hasieratik... Bai, eguraldia dela-eta, batez ere. Bernard Stamm txapeldunak behin baino gehiagotan egin du Munduko bira eta esan zidan inoiz egindako zailena izan dela. Lekurik erabakienetarikoa Cabo de Hornos da. Ikusteko aukera izan zenuen? Bai, eta argazki batzuk ere atera nituen. Bertan beti eguraldi txarra egiten du eta halaber, zeharkatzen duzunean baldintzak hobetzen dira. Australiatik irteten zarenetik buruan duzu lurmuturra eta zeharkatu ahal izatea birjaiotze txikia da. Zein izan da egoera txarrena Munduko bira horretan? Batzuk egon dira: hasieran gelditu eta itzuli behar izana oso gogorra izan zen. Beste patroi batzuek eguraldi txarretik ihes egin zuten eta alde handia hartu zidaten. Lehenengo asteko bidaia milaka aldiz egin dut (hemendik Galiziara) eta hainbeste eragozpen jasan eta gero txarto pasatu nuen. Hala ere, bidaia luzea zela eta aurrera jarraitu behar nuela pentsatu nuen. Bestalde, ozeano Barean ere gorriak ikusi nituen, ezin izan bainuen atseden hartzen. Haluzinazio eta guzti izan nituen. Cabo de Hornosen ere une zailak bizi nituen. Eta onena? Momentu txarrak pasatzea merezi du, momentu bakar bat ere bizitzeko aukera badago. Eta horren moduko bat baino gehiago izan ditut: itsasontzian egon, eguraldi eta itsasoren baldintzak baretuta, bero jan… Munduko gailurrean egongo bazina bezalakoa da. Beste alde batetik, ezin dut ahaztu helmugara ailegatu nintzen eguna. Munduko bira egitea, etxera heltzea eta hainbat jende bertan animatzen egotea eguraldia penagarriagatik… Izugarria izan zen. Eta hemendik aurrera, zer? Vendée Globe daukat buruan 2008ko azarorako. Munduko bira geldialdi barik da. Estropada hori prestatzeko hainbat estropadatan parte hartzea dugu helburu. Bitartean, Pakea Euskal Herriko portuetara eraman nahi dugu, jendeak gertutik ikus dezan. Gainera, liburua egiteko asmoa ere badut.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).