Errezeta: Maite Lekerika
Osagaiak (4 lagunentzako):
4 arrautza
150 g. azukre
½ litro esne
“Nescafe†sobre bi
Kafezko likorea
Karamelu likidoa
4 flan-molde
Esnegaina
Prestatzeko era:
Moldeak karameluaz igurtziko doguz. Osagai guztiak irabiatu eta nahasketa moldeetara botako dogu. Moldeak labera sartuko doguz 180-200 gradutan eta 30 minutuan gitxi gorabehera ur-bainuan izango doguz. Flanak eginda dagozen jakiteko, orratz batez sastatuko doguz erdian. Flanak hotz zerbitzatuko doguz, nata apur bategaz lagunduta.
Sukaldaritza