Slovenian, Athleticeko neskekin

Aikor aldizkaria 2007ko ira. 17a, 14:20
Testua eta argazkiak: Basabiloltza
Oporraldiaren zatitxo bat hartuz eta Athleticeko nesken Women’s Cup-aren lehen fasean parte hartzearen aitzakiaz, Europako Batasunean sartu berri den estatu gazte hori ezagutzeko abagunea izan genuen. Ez gara damutu. Yugoslavia ohiaren zatia izan zen 1991. urtean bere independentzia lortu arte. Prozesu hau azkar eta modu tinkoan eta dudarik barik egin zuten sloveniarrek: 1990ean lehengo hauteskunde demokratikoak, Demos izeneko oposizioko alderdiak irabazi ostean, 1991ko referendumean populazioaren %88ak independentziaren aldeko baietza eman eta gero, Belgradotik berehala heldu ziren indar armatuak estatu berriari eraso egiteko asmoz, baina hamar eguneko "guda" txikiaren ostean, sloveniarren erabakimenari esker, yugoslaviar azken soldaduak alden egin behar izan zuen. 1992an Europear Batasunak estatu berria onartu zuen eta urte berean Estatu Batuen Erakundean sartu. 2004an Ebko kide bihurtu zen eta 2007tik aurrera euroa erabiltzen hasi da. Baina eta estatu berri hau kultura aberats eta sendo baten jabe da, eta historia luzea du bere atzetik. Ez da handia. Luze-zabaleraz Galiziaren antzekoa da, paisaia Euskal Herriarena bezain ederra: berde-berdea, menditsua eta bailara zabalekin, arto-sail oparoak, mahastiak, bertako zuhaitzez beteriko eukaliptoz bako basoak, kobazulo karstiko ederrak eta ospetsuak, erdi aroko herri txiki-eder-zainduak, Adriatikoan hankak sartuta, ia ahoskatu ezin den hiriburu ederra (Ljubjana), etxe barrokoz josita, jende jatorra eta alaia… Guk azaldu baino hobe da bertara joatea. Baina arazo bat sor daiteke, ostera, bertara joan ezkero: Sloveniako airean sumatzen den lasaitasunak eta, batez be, bere azken urteotako historiak akaso inbidia apur bat eragin dezaketela euskaldun baten bihotzean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).