Territorio libre bakarra

Aikor aldizkaria 2007ko aza. 13a, 13:14
Testua: Ibon Meñika Orue-Etxebarria, euskal preso politikoa. Teixeiron, 2007ko azaroan
Txorierritar bat gatibu, hizkuntza askean mintzo. "Euskara da gure territorio libre bakarra” Joseba Sarrionaindiaren olerki-esaldia bere osotasunean ulertzeko eta bat egiteko ariketa praktikoa. Mugimendu guztiak zelatan ditugu beti, baina espazio libre bat eraikitzen da patioan, ziegan, bisitan eta zazpigarren loan. Erroekiko isolamendua, dispertsioa eta bazterketa bultzatzen dituen espetxean komunitate baten partaide uneoro naizela baieztatzen nau geografiaz, mugetaz eta horretaz ulertzen ez duen territorioak: euskarak. Irakurriz,idatziz, pentsatuz, mintzatuz... dena arrotz eta zapalketa den honetan, babes-eraztun bat eratzen dut hizkuntzarekin ene inguruan; etengabe berau elikatzea erronka bat bilakatu zaidalarik. Gustura egindako esfortzua, gogoz ekindako helburua, animuz beteriko unibertsoa. Euskarazko argitalpen guztiak (aldizkariak, liburuak, egunkariak...) segurtasunagatik atxiki egiten dira hemen. Egokiak diren edo ez ikuskatzeko metodoa eta pakete bidez edo korreoz bidalitakoak beranduago jasotzeko behin-behineko bahiketa ematen delarik. Euskaraz idatzirikoa, euskaraz irakur nezaken iragazkia. Aitzitik, lagun fidelak egin ditut zenbaitzuen artean. Koadrilak eta herrikideak ordaindutako Berria egunkariaren harpidetza edo amak hilero pakete bidez sartzen didan Aikor!-a, honen lekuko; eskualdeko berriak jasotzeaz gain, territorio libre bakarra lau horma eta barrote hauen artean bizirauteko tresna. kaomina zareb oke-!rokiA kanugal. ratirreiroxt keutaretsebre ere raheb ugetzutiaz ate.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).