Osagaiak (4 lagunentzat):
- 1,5 kg kalabazin
- 200 g gazta (“Filadelfia†edo antzekoa. Horren ordez, jogurt bi bota daitekez)
- Ura
- Gatza
Prestatzeko era:
Kalabazinari azala kendu eta zatitu egingo dogu. Eltze baten 20 minutuan egosten edukiko dogu ur eta gatz apur bategaz. Ur lar badago, apur bat kenduko dogu. Gaztaia bota eta ondo irabiatuko dogu. Kalabazin-krema epel edo hotz zerbitzatuko dogu.