Gelditu ezinik dabilz Naiara Landa eta Rakel Medina. Txakolina ekoizteko sasoia da, eta gazteek laginez beteta daukie laborategia. Analisiak egin eta emoitzak 24 ordutan jakinarazten deutseez txakolingileei.
Ardolan enpresa duela lau urte sortu eben Naiara eta Rakelek. Biak Txorierri Politeknikako ikasleak izan dira, eta praktikak egiten ezagutu eben alkar. Hainbat ikastaro egin ondoren, etorkizuna ardo munduaren eskutik etorri lekiekeela konturatu ziran. Eta Errioxara abiatu ziran merkatua ezagutzeko asmoz. “Zaila da topatzea lekua han, dana hartuta dago-eta. Bizkaira itzuli eta txakolinagaz ahalegintzea pentsatu genduanâ€.
Aterik ate, baserririk baserri. Neskak Txorierriko txakolingileakaz batu ziran eta horreen beharrizanen barri zuzenean jaso eben. “Txakolina oso elementu bizia eta aldakorra da, eta analisien emoitzak ahalik eta arinen behar dabez. Guk 24 ordutan eskaintzen deutseguzâ€.
Politeknikan enpresa-mintegia dago, eta analistek bertan jarri dabe laborategia. Txakolinaren oinarrizko analisiak egiten dabez gehienbat: azukrea, alkohol-gradua, pH-a, nitrogenoa, garraztasuna... Parametro horreei esker txakolina ekoiztu eta kontrolatu daikie txakolingileek. Era berean, euren esperientzia ezinbestekoa da behar horretarako.
Kanpaina otsailean amaitzen da; halanda be, urtean zehar be egin ohi dira sulfurosoen kontrolak. Izan be, ekoizpenaren zati bat botilaratu barik itxi daike txakolingileak, eta botiletan beranduago sartu.
Kalitatezkoa
Laborategira jotzen daben ekoizle gehienak Txorierrikoak dira, eta batzuk Arabatik eta Gipuzkoatik be etortzen dira. Orain dala urte bi akordioa sinatu eben Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta harrezkero analisiak BIALTXAren bitartez eskatzeko aukerea emoten jake. BIALTXA Bizkaiko Txakolingileen Elkartea da. “Kasu horretan egun batetik bestera jasotzen dabez emoitzak; euren kabuz badatoz, goizetik arratsalderaâ€.
Zalantzarik ez dabe Txorierrin ekoizten dan txakolina kalitatezkoa dala esateko orduan. Lau urtean arretaz jarraitu deutsie horren bilakaerari. “Aldaketa haundia egon da eta kalitatezko txakolina egiten da gaur egun. Gero eta kalitatezko kontrol zein analisi gehiago egiten dira eta horrek badau eraginaâ€.
Txakolina irailetik otsailera bitartean ekoizten da. Lehen aitatutako analisi puntualez aparte, mugimendu gitxi izaten da ganontzeko hilabeteetan eta analistek lan-esparrua zabaldu behar izan dabe. “Sagardoaren eta uraren analisiak be egiten doguz, eta aholkularitza eskaintzen deutsegu bezeroei, besteak besteâ€. Iaz ISO 9.000 kalitatezko agiria lortu eben, eta orain enologiako masterra egiten dabilz.
Baserri mundua