Testua: AFINSAk kaltetuen Bizkaiko Plataforma Zuria
Lehendakari Agirre, 186 B (48015 Bilbo)
Merkataritza-arloko epaileak ez du oraindik konkurtso gorabeherei buruzko ebazpenik eman eta, horren ondorioz, ez da hartzekodunen ituna aurkezteko epea zabaldu.
Hitzarmenari atxiki nahi eta oraindik egin ez dutenek lehenbailehen ekarri behar dute plataformaren egoitzara dokumentua sinatuta. Kaltetu guztiei gogorarazi nahi dizuegu oso inportantea dela itunarekin bat egitea, gurea dena nola eta noiz berreskuratu nahi dugun erabakitzeko AFINSAren hartzekodunek dugun aukera bakarra baita.
Kasu egin honi: kredituaren %20a atxikitzea beharrezkoa da ituna aurkezteko (inbertitu den dirukopuaren %20a, ez pertsonen %20a). Konkurtsoko legeak ezinbestekotzat jotzen du baldintza hori epaileak itunaren izapidea onartzeko, eta ostean hartzekodunen batzarrean kideen %50+1ek onartzeko.
Itunaren zehetasunak ez dira oraindik ezagutzera eman, baina konkurtsoko legeak bost urtean inbertitu den diruaren %50a gutxienez itzuliko dela bermatzen du, lehenengo urtetik hasita kobratzeko. Era berean, aukera handiak daude inbertsioaren gainontzeko %50aren zati bat bosgarren urtetik aurrera berreskuratzeko.
Itunak aurrera irtengo ez balu, epaileak AFINSA enpresaren ondasunak likidatu eta inbertitutako diruaren %10 inguru baino ez litzateke itzuliko.
Zerbait egiteko ordua dugu, ez da aukera gehiagorik egongo. Elkarrekin egin behar dugu lan, hartzekodunen ituna aurkeztu eta onartzeko, eta likidazioa ekiditeko.