Pistoa

Aikor aldizkaria 2009ko uzt. 21a, 13:32

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (4 lagunentzat): 4 kalabazin Kinpula bat Piper gorri bat Piper berde bat Tomate heldu bat Arrautza bi Olioa Gatza Prestatzeko erea: Osagai guztiak prestau behar dira; hau da, garbitu, zuritu, haziak kendu eta txikitu. Lapiko baten olio apur bat botako dogu eta, bero dagoanean, osagaiak gehituko doguz banan-banan: lehenengo, kinpula; hiru minutu geroago, piperrak; geroago, tomatea; eta, azkenik, kalabazinak eta gatza. Su eztian izango dogu. Arrautzak irabiatuko doguz. Lapikoan dogun nahastea biguntzen danean, arrautzak botako doguz. Danari eragin, eta minutu baten itxiko dogu egosten.