Eskerrik asko, Josune

Aikor aldizkaria 2009ko ira. 3a, 09:09

Testua: Porres-García familia

Orain dela urte bi gure seme-alabak hartu zenituen Gorondagane herri-ikastetxean, haur-hezkuntzan. Gurasook badakigu zein garrantzitsua den heziketa, adin horretan batez ere, baita andereño egokia izatea ere. Zuri esker, umeak ilusioz beterik joaten ziren egunero eskolara. Laudorio guztiak merezi dituzu, zure lana izugarria izan delako. Hori guztia kontuan hartuta, sentitzen dugun poztasunaren berri eman nahi dizugu gutun honen bitartez. Eskerrik asko, Josune. Maite zaitugu.