“Solorik solo, gortarik gorta”

Aikor aldizkaria 2009ko ira. 23a, 14:19

Mundua asko aldatu da azken urteotan, onerako eta txarrerako. Eta aldatuten doa, eta askoz be gehiago aldatuko da. Ete gara kapaz aldaketearen atzetik joateko? Aldakuntzearen aldeak jagoteko? Zorrizketan euskera alkarteak ekarpen txikia egin deutso aurten Lezamako Mugetatik mendi martxa/lasterketeari, “puntu” kultural zehatza gehituz: Lezamako nekazariak eta abeltzainak gura izan doguz gogoratu eta zelanbait omendu, euren bizimodu gogorra hobeto ezagutuz. Sektore honen gaur egungo egoereaz jabetuteko, ez da derrigorrez Eustatera jo behar datu zehatzen bila, edo inkesta luze eta astun bat aplikatu. Nahikoa da eurekaz hiruzpalau berba egitea. Nahikoa da atzerantz 20-30 urte egin eta bizipen batzuk gogoratutea. Gutariko askok ezagutu dogunez, eta atzerantz begiratuz gero eta argiago ikusten dan moduan, familia asko eta asko bizi izan da solotik eta ganadutik. Ekonomia mistoa be izan da etxe askotan, familia aurrera atarateko. Gaur egun, ostera, Lezaman bederatzi familia baino ez dira huts-hutsean nekazaritzatik bizi, eta bi baino ez abeltzaintzatik. Euskal Herria ala Euskal Hiria? Ala biak? 1. Iban Bustinza (Sustine, Garaioltza). Berotegiko urazak, udan zein neguan 2. Iñaki Bilbao eta Konsuelo Uriarte (Dione, Goitioltza). Bertoko barazkiak, urte osoan 3. Rosa Mari Olabarrieta eta Julian Azurmendi (Elorria, Goitioltza). Landareak eta barazkiak 4. Pedromari Legarreta eta Bego Laita (Basalbeiti, Goitioltza). Landare mintegiak 5. Garbiñe eta Iñaki Lekerika (Basalbeiti, Goitioltza). Ortuariak, txarrikia eta txakolina 6. Jon, Alberto eta Karlos Lekerika (Basalbeiti, Goitioltza). Berotegiko bazkariak eta lorak (sistema hidroponikoa) 7. Laurentzi Hormaetxe (Olabarri, Goitioltza). Bertoko barazkiak, nekazaritza ekologikoa, salmenta zuzena 8. Josu Legarreta (Zamasolo, Garaioltza). Barazki landareak 9. Txema Hernaniarra (Errentadorea Elorrian eta Madarian). Berotegiko eta kanpoko barazkiak 10. Josemi Basaras (Ugarte, Aretxalde). Okela-behiak eta abelazkuntza 11. Benito Etxebarria eta Luis Angel Artetxe (Olaburu, Garaioltza). Esne-behiak 12. Lezamako Baserritarren Alkartea (“Sindikatoa”, Aretxalde)