Gaztai eta arabizko tartea

Aikor aldizkaria 2009ko aza. 20a, 11:47

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (8 lagunentzat): Basea: 8 sobao txiki 125 g gurin Betegarria: 250 g gaztai (Philadelphia edo antzekoa) 500 ml esnegain Limoizko gelatina (sobre bat) Arabizko mermeladea Presteteko erea: Molde desmuntagarri baten sobaoak eta gurina (epel) nahastuko doguz eta nahasketa ondo zabalduko dogu moldean. Limoizko gelatina ur apur baten berotu dogu, desegin arte. Gelatina epeltzen itxiko dogu. Gaztaia, esnegaina eta gelatina irabiagailuaz nahastuko doguz minutu bian. Nahasketa moldera bota eta hozkailuan sartuko dogu lau orduan. Gogortzen danean, moldetik atera eta mermeladea ganetik botako deutsagu.