Bruxismoa haginak estutzeko edo karraskatzeko ohitura da, eta ondorioak haginetan, juntura tenporomandibularretan eta garondoko hezurretan izaten ditu. Bruxismoaren arrazoi nagusia emozio tentsioa da. Estres edo antsietate egoerek gauean ere eragiten diete, oharkabe, es-tutzen duten giharrei. Beste arrazoi pisu-tsu bat gure hortzak txarto bermatzea da. Ondorioz, gure matrailezurrak etengabe aritzen dira mugitzen, hortz piezen arteko bat-etortze perfektua lortzeko.
Matrailezurraren, buruaren eta samaren artean bada zuzeneko erlazio anatomiko bat. Alde horietako edozeinetan gehiegizko tentsiorik badago, eragina izaten du gainerakoetan. Haginak estutuz gero, matrailean ez ezik, lokietan eta sa-maren goiko aldean ere sentituko dugu tentsioa, eta buru mugimendu txiki ba-tzuk egingo ditugu.
Hortaz, mugimendu murriztuko alderdirik egonez gero, etengabeko estutzeek ez dute besterik egiten alderdi horretan sortzen diren tentsioak areagotu baino, eta mina matrailean, saman eta buruan sortuko da.
Terapiak bideratuta daude edozein eratako minak kentzera eta haginka egitearekin zerikusia duten artikulazio eta gihar estruktura guztiei oreka itzultzera.
Terapiak
Mina matrailean, belarrian, buruan eta samaren goiko aldean egoten da, baita sorbaldetan ere, eta min hori biziagoa izaten da goizean ohetik jaikitzen garenean, eta desagertuz joaten da eguna igaro aha-la. Fase honetan, tratamendua emateko aukera bat fisioterapia da, efektu analgesikoak eta anti-inflamatorioak lortzen baititu inbaditzaileak ez diren tekniken bidez. Tratamendu horien artean daude katu puntuak sakatzea, TENS motako estimulazio elektrikoa egitea edo ultrahotsak edo laserra aplikatzea.
Oreka behar den alderdian berreskuratzeko, garrantzitsua da tentsioan egondako estrukturak erlaxatzea. Horretarako, oinarrizkoak dira masajea, beroa/hotza edo gihar luzatzeak. Gihar tentsio horren ondorioek artikulazio zabaltasuna murriztea ekar dezakete eta eskuzko artikulazio teknikak erabiliz zuzendu beharko da.
Funtsezkoa da hori guztia erlaxazio teknikekin konbinatzea, estresa eta antsietatea kontrolatzeko, eta deskarga oholtxoak erabiltzea, haginetan eta matraileko ar-tikulazioetan presioa murrizteaz gainera, haginkadaren oreka itzultzen saiatzen direlako.