Koko birrinduzko flana

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 17a, 10:59

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak: - 6 arrautza - Litro erdi esne - 200 g azukre - 200 g esne kondentsauta (azukre bakoa) - 100 g koko birrindua (ordu baten izango dogu esnetan, beratzen) - Karamelu urtua Egiteko erea: Karamelua molde baten igurtziko dogu. Osagai guztiak ondo irabiau eta nahasketa moldera botako dogu. Flana ordu erdi inguruan izango dogu laban, Maria bainuan (aldez aurretik labea 180 gradutan berotuko dogu 15 minutuan). Orratz luze bat sartuko dogu, flana eginda dagoan jakiteko; eta beharrezkoa bada, apur bat gehiago izango dogu laban. Hotzitu, moldetik atera eta izozki-bola pare batek lagunduta zerbitzatuko dogu.