Testua: Iñaki Suarez, sumillerra
Kaixo aikor!lagunak, zuekin ohar batzuk partekatzea gustatuko litzaidake produktu magiko bati buruz: gatza. Antzina gaur egun baino askoz preziatuagoa zen eta leku batzuetan urre zuritzat zuten. Truke-moneta moduan erabiltzen zen eta antzinako erromatarrek harekin ordaintzen zieten ejertzitoei. Gatzagatik, basamortu eta ozeanoetan zehar zabaldu ziren merkataritza-bideak. Herri-lan inportanteak finantzatzeko erabili zen, eta gudak eta matxinadak eragiteko. Baita faraoiak momifikatzeko ere.
Gatza arrunta eta egunerokoa dela pentsa dezakegun arren, misterio-kutsua ere badu. Izan ere, ardo-orbana kentzeko baliagarria den heinean, errepideetan izotza saihesteko ere bada baliagarria. Edo bainu bero batean erlaxatzeko, edo gure platerik gustukoenei alaitasuna emateko. Baina nondik dator gatza?, zenbat mota daude? Ba, nondik ateratzen den erreparatuta, hiru mota daude:
a) Gatz-harria edo harribitxia. Lurpetik ateratzen da eta han harria balitz bezala azaltzen da, buztin artean. Zikin dago eta findu egin behar da gizakien kontsumorako.
b) Lurreko gatza. Gatza urarekin nahasten denean sortzen den gatzunetik dator. Gehienbat industrian eta elikaduraren sektorean erabiltzen da.
c) Itsas gatza. Onena da gizakien kontsumorako. Gatzagetatik ateratzen da, itsas ura lurruntzetik.
Gatza sailkatezko beste modu bat garauen tamainaren arabera da: gatz fina eta gatz lodia. Beste alde batetik, badaude gatz mota batzuk mundu mailan oso ospetsu bihurtu direnak. Hona hemen adibide batzuk:
a) Guérandeko lore-gatza (Bretainia). Gatzen kabiarra esaten diote eta oso egokia da errekiak eta entsaladak maneatzeko.
b) Maldon gatza (Ingalaterra). Oso garbia da eta itsas zaporea du. Elikagaiak ontzeko erabiltzen da zerbitzatzerakoan.
c) Gatz beltza edo sanchal (India). Apenas dago finduta eta oso zapore bitxia du.
d) Morton gatza (Ameriketako Estatu Batuak). Sodio gutxi du eta gatz eta potasio kloruroaren arteko nahasketa da.
e) Hale Mon gatza (Gales). Itsas gatz garbia da eta espeziekin nahastuta topatu ohi da.
f) Himalayako gatza. Arrosa-kolorea duen gatz-harria da. Mineral eta oligoelementu asko ditu eta zapore kurruskari gozoa du. Oso egokia da edozein motatako elikagaietarako.
Gatz horiek guztiak apartekoak dira eta badaude askoz gehiago. Baina jolasten hasteko, nahikoa da. On egin.
Sukaldaritza