Makailaoa, sigi-saga erara

Aikor aldizkaria 2010ko mai. 24a, 14:23

Errezeta. Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (lau lagunentzat): -4 makailao-zati, 200 gramokoak (Aldez aurretik beratzen izango doguz. Ur apur bat gordeko dogu) -3 patata handi (Tortillarako moduan txikituta) -3 kipula gorri -4 piper sikuen mamina -Koilarakadatxu bat piperrauts (Mina gustukoa bada, hori erabili) -Zorrotada on bat oliba-orio -Gatza Prestateko erea: Orioa lurrezko kazuela baten ipiniko dogu surtan. Bero dagoanean, patatak botako doguz, eta handik minutu pare batera, kipulea. Kazuela tapau eta su eztian itxiko dogu. Gatza botako dogu. Eginda dagoanean, piper-mamina, piperrautsa eta ur apur bat gehituko doguz. Eragingo dogu eta saltsea loditzen joango da. Beharrezkoa bada, gatz gehiago botako dogu. Makailaoa saltsa ganean ipini eta kazuelea tapauko dogu. Su eztian bost minutu inguru izango dogu egozten. Makailao-zati bakotxa arrautza bategaz atera daiteke serbiduteko orduan.