Bost minutuko pastak

Aikor aldizkaria 2010ko eka. 23a, 14:02

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak: -300 g gurin (hozkailutik bezperan aterako dogu) -Hiru gorringo -75 g azukre -375 g gari-urin -Glass azukerea Prestateko erea: Glass azukerea izan ezik, beste osagai guztiak eskuz edo orea egiteko gailu bategaz nahastu egingo doguz. Orea eginda dagoanean, labea 200 gradutan ipiniko dogu berotan. Pastelgintzako manga batez lagunduta, pastak egingo doguz labako bandeja baten. Pastei gura dogun itxura emongo deutsegu. Labara sartu eta tenperaturea 170 gradutara bajatuko dogu. Pastak oso arin egiten dira eta adi egon beharko gara. Horrezaz ganera, orea gogortu egiten da eta horregaitik eskuakaz bigundu beharko dogu mangara sartu orduko. Pastak labatik atera eta hotzitzen diranean, glass azukerea botako deutsegu ganetik.