Osagaiak
- 3 sagar
- 250 g azukre
- 250 g urun
- Sobre bat legami (5 g)
- Jogurt natural bat
- dl 1 ekilore-orioa
- 3 arrautza
- Beste sagar bat
Prestateko erea:
Hiru sagarrak zuritu, xerratan ebagi eta ordubetean izango doguz beratzen koñak eta azukre apur bategaz. Beste alde batetik, 23 zentimetroko moldea hartuko dogu. Hori gurinez igurtziko dogu eta uruneztu be egingo dogu.
Azukerea eta arrautzak hiru minutuan irabiauko doguz. Sagar gordina garbitu, txikitu eta gehituko dogu. Irabiau egingo dogu. Ondoren, jogurta eta orioa gehituko doguz apurka-apurka. Eta azkenik, uruna eta legamia. Orea moldera botako dogu, eta ganetik beratutako sagarrak jarriko doguz, polito-polito.
Laba aldez aurretik berotuko dogu 180 gradutan. Bizkotxoa labara sartuko dogu eta 30-40 minutuan izango dogu egosten. Orratz bat erabilita begiratuko dogu ea eginda dagoan.