Arroza espinakakaz eta txirlakaz

Aikor aldizkaria 2010ko urr. 25a, 14:21

Errezeta: Maite Lekerika, sukaldaria

Osagaiak (lau lagunentzat): - 300 g. arroz - 300 g. txirla - 50 g. espinaka - Kipula txiki bat (txikitua) - Lau berakatz-atal (txikituak) - Oliba-orio zurrusta bat - Arrain-saldea edo litro bat ur - Gatza Prestetako erea: Orioa, kipulea eta berakatzak eltze baten ipiniko doguz su eztitan. Biguntzen diranean, espinakeak eta txirlak botako doguz. Txirlak zabaltzen diranean, saldea edo ura botako dogu (ura bada, arrain-saldea egiteko pastilla bi botako doguz). Behar beste gatz botako dogu. Irakiten hasten danean, arroza gehituko dogu eta su bizian eukiko dogu bost minutuan. Ondoren, beste bost minutu su eztian. Eltzeari estalgia jarri eta beste 15 minutu izango dogu egosten.