Pipermorro-konfiturea

Aikor aldizkaria 2010ko aza. 18a, 14:51

Errezeta: Maite Lekerika

Osagaiak: - Lau pipermorro handi - Bi edalontzi azukre - Edalontzi bat ur - Edalontzi erdi ozpin (“Nocilla” edalontzi txiki bat erabili daikegu, neurriak hartzeko) Prestateko erea: Piperrak garbitu eta ondo txikituko doguz, eskuz edo txikigailuaz. Osagaiak batera ipiniko doguz egosten. Su bizian 10 minutuan izango doguz; eta ondoren, 80 minutuan su eztian. Dana ondo irabiauko dogu, konfiturea ez dalako lodiegi lotu behar. Ogi txigortuan gaztai birrindua eta konfitura apur bat igurzten badogu, goxo-goxo egongo da.