Osagaiak (lau lagunentzat):
- 300 g makarroi (egosiak eta hotzituak)
- Alberjinia txiki bat (dadotan ebagia)
- 50 g kalabaza (dadotan ebagia)
- Kipula bat (garbitua eta txikitua)
- Lau berakatz-atal (txikituak)
- 500 g tomate birrindua
- Tomate prijidu zurrusta bat
- 200 g haragi txikitua
- Oliba-orio zurrusta bat
- Gatza
Prestateko erea:
Kazuela baten orio zurrusta on bat botako dogu. Kipulea, kalabazea eta berakatzak su ertainean ipiniko doguz, harik eta horreek bigundu arte. Alberjinia gehitu eta apur bat egingo dogu. Haragia botako dogu eta bost minutuan eukiko dogu egiten. Azkenik, tomate birrindua, gatza eta tomate prijidua gehituko doguz, eta minutu pare batean izango dogu egosten. Makarroiak gehitu eta su eztian bost minutuan eukiko dogu. Kontuz eragin eta zerbitzatuko dogu.